Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburuan

CAF-Elhuyar sariez eta Ikergazte kongresuaz, 'Teknopolis' saioan

A.E.

EiTB

TKgune proiektuaz ere berri emango du Iñaki Leturiak gidatzen duen saioak.

Euskal ikerketaren eta dibulgazioaren alorrean aste emankorra izan da honakoa: batetik, CAF-Elhuyar sariak banatu dira ostegunean, eta, bestetik, Ikergazte kongresua egiten ari dira. Besteak beste, bi horiei erreparatuko diete asteburu honetako 'Teknopolis' saioan.

CAF-Elhuyar sariek 20 urte daramate zientziaren dibulgazioaren modalitate desberdinak saritzen. Eta aurten, argiaren urtea izanik, sarien leloa Eman argia zure lanari izan da. Edizio honetako sariak Zarauzko Photomuseumen eman dira, eta 'Teknopolis'ek han gertatutakoaren berri emango du.

Bestalde, ikertzaile gazteak Durangon bildu dira egun hauetan: aurkezpenak, posterrak, tailerrak... Egitarau bete-betea izan dute.

Eta proiektu bat ere emango du ezagutzera 'Teknopolis'ek: TKgune du izena, eta lanbide heziketako ikastetxeen sareak dituen baliabideak enpresa txiki eta ertainen esku jartzean datza. Berrikuntzan eta lehiakortasunean hobeak izatea da helburua, eta proiektu konkretuetan gauzatu da. Horietako batzuk ezagutuko dituzte.

'Teknopolis' saioa larunbatean, 13:30ean, izango da ikusgai ETB1eneta igandean, 09:30ean, ETB2n.

ETB2n.