Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Autoen diseinu eta berrikuntzetan barrena, gaur, 'Teknopolis'en
A.H. | EITB
Autoari eskainitako saio honetan, autoen diseinuari, auto elektrikoei eta berrikuntzari tartea egingo diete.
Aste honetako 'Teknopolis' saioa autoen ingurukoa izango da. Hauen diseinua eta margoketa aztertu ez ezik, auto elektrikoen inguruan arituko da.
Autoak margotzen ikastea nahiko zaila da, ikasleak asko zikintzen dira, azpiegitura handia behar dute praktikak antolatzeko, eta material garesti asko erabiltzen da. Horregatik, simulagailu birtual batek abantaila asko ditu ikasketa-prozesu horretan. Ikasleek behin eta berriz errepikatu dezakete eskua egin arte, eta akatsak neurtu egiten ditu progresioa erakusteko. Tknikan, Lanbide Heziketaren Ikerketa Zentroan, horrelako simulagailu bat probatzen ari dira eta bertara joanago da aste honetako 'Teknopolis'.
Auto diseinuaren prozesuaren parte den Color and Trim kontzeptua ezagutuko du 'Teknopolis'ek ondoren. Autoaren formak edo ageriko elementuak koloreztatu eta materialez janztean datza kontzeptua, bai barrutik eta bai kanpotik. Milioiak gastatzen ditu industriak zeregin honetan. Izan ere, Color and Trim delakoak ezartzen ditu auto bat ikusi edo barrura sartzean pertsona batek, balizko erosleak, sentituko dituen sentsazioak edo biziko dituen esperientziak. Mondragon Unibertsitatearen Diseinu Berrikuntza zentroan hori nola egin erakusten dute.
Horrez gain, auto elektrikoak kablerik gabe kargatzen posible dela jakingo du asteko honetako saioak. Europako ikertzaile talde bat auto elektrikoen baterien karga hobetzeko ahaleginetan ari da, eta alorrean eman diren aurrerakuntzak ezagutuko ditu 'Teknopolis'ek.
Amaitzeko, Plasticos Alai enpresan izango da Elhuyarreko lan-taldea, plastiko hutsez eginda dauden lurren fabrikazio prozesua ikusteko. Lur horiek lehen begiratu batean egurrezkoak dirudite, baina ez dira, plastiko hutsez eginda daude, eta arrakasta handia dute merkatuan.
Zerotik hasita fabrikatzen dute lurra enpresa honetan. PVC hautsetik abiatuta plastikozko xaflak sortzen dituzte eta inprimagailu erraldoi bat erabiliz lurraren diseinua xafletan inprimatzen dute.
primatzen dute.