Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Lanbide Heziketa eredu berriaz, 'Teknopolis' saioan

A.A. | EiTB

Larunbatean Bilbon egingo den Zientzia Azokaz eta ehun-ingeniaritzaz ere arituko dira Iñaki Leturiak gidatzen duen saioa.

Lanbide Heziketarako ikasketa eredu berriaz jardungo dira 'Teknopolis' saioan aste honetan. Egun, enpresek jakintza handiko profesionalak bilatzeaz gainera, zeharkako trebetasunak dituzten langileak nahi dituzte: taldean lan egiteko gaitasuna dutenak, teknologiak menperatzen dituztenak, iniziatiba eta komunikaziorako gaitasuna dutenak. Tknikan lanbide heziketarako berrikuntza zentrora joko dute, ikasleak behar berri horietara prestatzeko garatzen ari diren ikasketa eredu berria ezagutu asmoz.

Bigarren erreportajea larunbatean Bilboko Plaza Berrian egingo den Zientzia Azokari buruzkoa izango da. Bertan, euskal ikastetxeetako ikertzaile gazteek ikasturtean zehar egindako zientzia proiektuak aurkeztuko dituzte. Elorrio ikastetxeko kideek nola lan egin duten erakutsiko dute. Elikagaien kontserbazioa aztertzen, hostoen kromatografiak egiten, fruten azukre maila neurtzen eta agujeten zergatia bilatzen aritu dira.

Amaitzeko, giza ehun artifizialak hobetzeko UPV/EHU-ko ikerketa talde bat lantzen ari den estrategia berria emango digute ezagutzera 'Teknopolis'en. Ehun-ingeniaritzak medikuntza, biologia, fisika eta nanoteknologia uztartzen ditu. Diziplina honen helburua ehunak edo organoak gaixoen neurrira egitea da, hondatutakoak ordezkatu ahal izateko. Organo artifizialak egiterakoan arazo nagusia baskularizazioa izaten da eta horri aurre egiteko karbonozko nanohodiak erabiltzea proposatu dute.

'Teknopolis' larunbatean dago ikusgai ETB1en 13:25ean eta igandean ETB2n, 09:25ean, Iñaki Leturiak gidatuta.

ong>k gidatuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista