Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Garunaren funtzionamedua hizpide, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H. | EITB

Rafael Yuste neurobiologoarekin arituko dira garuneko funtzioez eta Andoni Duñabeitia ikertzailearekin elebitasunaren abantailak aztertuko dituzte.

Rafael Yuste ospe handiko neurobiologo bat da, punta-puntako ikertzailea, eta arrazoi zientifikoengatik euskara ikasten ari da. New Yorkeko Columbia Unibertsitatean gizakion burua ikertzen du. Bere helburua, giza garunak nola funtzionatzen duen ezagutzea da, eta haren ikerketen inguruan, eta garunaz dakigunaz eta ez dakigunaz arituko da aste honetako 'Teknopolis' saioan.

Horrez gain, elebitasunak ematen dizkigun abantailez eta ematen ez dizkigunez ere ariko da 'Teknopolis', BCBLko Andoni Duñabeitia ikertzailearekin.

'Teknopolis' saioa larunbat honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en, eta igandean 10:20ean ETB2n.

TB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista