Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburuan

Nekane Balluerka EHUko errektoreari elkarrizketa, 'Teknopolis'en

EITB

Horrez gain, igogailuetako kablearen segurtasun ikerketak ezagutuko dituzte Mondragon Unibertsitatean eta robot kolaboratiboak programatzen ikasiko dute.

Euskal Herriko Unibertsitatearen ia berrogei urteko historian lehenengo aldiz emakume batek hartu du gidaritza: Nekane Balluerka da errektore berria. Portaera Zientzien Metodologiako katedraduna da eta Psikologia fakultateko irakaslea. Unibertsitate publikoak euskal gizartearen motorra izan behar duela nabarmendu du, besteak beste, 'Teknopolis'ek egin dion elkarrizketan.

Saioak, bestalde, igogailuen zati garrantzitsueneko bat ezagutuko du: kablea. Xumea itxuraz, bere baitan dago igogailuaren segurtasuna, eta kablearen degradazioa aztertzea berebizikoa da hobekuntzak egiteko. Mondragon Unbertsitatean entseguak egiten dituzte Oronaren igogailuen kableen bizia zehatz ezagutzeko.

Amaitzeko, robotak izango dituzte protagonista; hau da, robot kolaboratiboak. Industriaren laugarren iraultzan, robotek papel garrantzitsua izango dute eta Tknikak ikasleak prestatu nahi ditu lan-egoera berriari aurre egiteko. Robot kolaboratiboak programatzen eta maneiatzen erakusten diete, ondoren enpresetan haiekin lan egin dezaten.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da, 21:00etatik aurrera, ETB1en; eta igandean, 10:00etan, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista