Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Droneek gaur egun dituzten aplikazioez, aste honetako 'Teknopolis'en

EITB

Iñaki Leturia aurkezlea basoan galduko da, eta, larrialdi simulakro bat eginez, droneen laguntzarekin topatuko dute.

  • Dronak

    Dronak

Aste honetako 'Teknopolis' saioan, Iñaki Leturia basoan galduko da. Lantaldeak, orduan, larrialdi simulakro bat eginez, drone bat erabiliko du Iñaki bilatzeko.

Gaur egun aplikazio askotarako erabiltzen dira droneak, eta aste honetako saioan hiru adibide berezi ezagutuko dituzte: Eunateko Andre Mariaren elizaren 3D eredu bat egin du Technidrone enpresak, Tecnaliak eraikin baten teilatua ikuskatzeko erabili du eta Drone by Dronekoak Iñaki aurkitzen saiatuko dira. Aurkituko dute edo aurkezlerik gabe geratuko da programa?

'Teknopolis' larunbat honetan, 13:30etik aurrera, izango da ikusgai ETB1en, eta igandean, 09:55ean, ETB2n.