Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Ikertzaile euskaldunak munduan, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan
EiTB
Amaia Arranz Otaegi tolosarra eta Naima El Bani Altuna bilbotarra ezagutuko dituzte.
-
'Teknopolis' saioko irudia. Argazkia: EiTB
Hamaika euskaldun dabil munduko hainbat lekutan ikerketan, asko kanpoko unibertsitateetan. Horietako bi ezagutuko dituzte aste honetako 'Teknopolis'en. Tolosan Amaia Arranz Otaegi aurkitu dute: arkeobotanikaria da eta Jordaniako Basamortu Beltzean egin duen aurkikuntza batek historia liburuak aldatuko ditu. Izan ere, 15.000 urteko ogi-apur bat aurkitu du, nekazaritza sortu aurrekoa. Albisteak oihartzun handia izan du.
Bilbon Naima El Bani Altunarekin egin dute hitzordua. Artikoan ari da bere tesia egiten. Itsas hondotik laginak jaso eta aztertzen ditu, klima aldaketaren ereduak hobetzeko datuak lortzeko. Twitterreko komunitatean oso ezaguna da 'Euskaldun bat Artikoan' izenarekin, besteak beste 'Txiotesi lehiaketa' irabazi duelako.
'Teknopolis' saioa larunbatean dago ikusgai ETB1en eta igandean ETB2n, 13:30ean. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu daiteke.