Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Emakumeen egoera komunitate zientifikoan, aste honetan, "Teknopolis"en

EiTB

Txelo Ruiz eta Itziar Garate ikertzaileen gogoetak jasoko ditu saioak, emakumeek zientzian bizi duten egoera aztertzeko.

  • Txelo Ruiz eta Itziar Garate ikertzaileak "Teknopolis".

    Txelo Ruiz eta Itziar Garate ikertzaileak "Teknopolis". EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Komunitate zientifikoan emakumeen presentzia ez da txikia, baina horrek ez du esan nahi emakume eta gizonen artean berdintasuna dagoenik, ezta gutxiago ere. Aste honetako "Teknopolis" saioan, bi emakume ikertzaileren gogoetak jasoko dituzte. Txelo Ruiz ibilbide luzeko ikertzailea da, eta Itziar Garate, gazteagoa. Alderik ote dago bataren eta bestearen bizipenen artean? Nola ikusten dute emakumeen oraina eta etorkizuna ikerketan?

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, garai aproposa da ez bakarrik zientziatik gertu dauden emakumeen egoera ezagutzeko, baita ere, oro har, emakumeei dagozkien gaiak zientziak nola tratatzen dituen ere jakiteko. Medikuntzan, adibidez, eredu "neutroa" maskulinoa izan da, eta horrek ez die mesederik egin emakumeei. Horren eragina noraino iristen den azalduko du Lucia Gallego Emakumeak Medikuntzan foroko kideak.

Emakumea bere baitan hartzen ez duen zientzia ez delako zientzia, aste honetako "Teknopolis", emakumearen egoeraz. Larunbatean, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.