Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Bizitzeko mugitu, asteburuan "Teknopolis" saioan

EiTB

Zientziak asko du esateko gai horren inguruan eta horretaz ariko dira Ana Rodriguez Larrad fisioterapeuta eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearekin.

  • Bi lagun oinez zelai batean

    Bizitzeko mugitu beharraz, "Teknopolis"en. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Asteburu honetan Euskal Telebistako "Teknopolis" saioan mugitzeko arrazoi pila bat emango dituzte. Izan ere, geroz eta argiago ikusten da ariketa fisikoa egiteak osasunari on egiten diola; are gehiago, bizi-itxaropena ere luzatu egiten du. Zientziak asko du esateko gai horren inguruan eta horretaz ariko dira Ana Rodriguez Larrad fisioterapeuta eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearekin.

Biologia eta matematika uztartuta epidemiei jarraipena egiten zaie. Gakoa datuen anabasa horretan ordena jartzea da. Hortan dihardu Maira Aguiar Ikebasque ikertzaileak BCAMen. Haren hitzetan beste epidemia batzuetatik asko ikas dezakegu.

Bukatzeko, dorre eolikoak, presak eta beste egitura handi batzuen ikuskaritza egiteko erabiltzen diren droneei buruz ariko da "Teknopolis". Alerion enpresan halako drone autonomoak prestatzen dituzte, baina horien softwareak testatzeak luze jotzen du. Horri konponbide bat eman nahian sortu zen Testomat proiektua, eta Mondragon Unibertsitatearen ekarpenei esker, orain, testatzea askoz azkarrago egiten da.

"Teknopolis" saioa, larunbatean ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.