Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

13:30ean

Natura, ideia eta dibertsio iturri, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EiTB

Gustavo Vargas Silva ingeniari kolonbiarrarekin hitz egingo dute. Gainera, Idoia Mujikak fisikaren arauak erakutsiko ditu Irrisarriland parkean.

  • Irrisarriland abentura-parkea

    Irrisarriland abentura-parkea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Aste honetako "Teknopolis" programa naturan egingo dute. Nola begiratu jakinez gero naturatik asko ikasi baitaiteke. Gustavo Vargas Silva ingeniari kolonbiarrak UPV/EHUn egin zuen doktore-tesia, eta gaur egun Texaseko Angelo Estatu Unibertsitateko irakaslea da. Biomimetikan aditua da, eta bere ustetan, "naturaren bikaintasuna kopiatu dezakegu, gizakion behar teknikoentzat soluzioak bilatzeko". Berekin solasaldia egingo du saioak, berrikuntza egiterakoan milioika urteko eboluzioak nola inspiratu gaitzakeen jakiteko. 

Ondoren, emozio-bila Irrisarriland abentura-parkera joango dira. Idoia Mugika Materialen Fisika Zentroko komunikazio-arduradunarekin, arnesaz gain zientziaren betaurrekoak ere jantziko dituzte. Tirolinaren, penduluaren, zubi tibetarraren eta, oro har, parkeko jarduera ludiko guztien lege fisikoak ezagutuko dituzte. 

Koronabirusaren gakoak atalean, astero legez, zalantzak argitzen saiatuko dira, oraingoak isolamenduaren ingurukoak. Izan ere, kutsatze-tasa handitzearekin batera, isolatu behar izan duten pertsonen kopuruak gora egin du; positibo eman dutelako edo positibo batekin kontaktu estua izan dutelako. Zer kontsideratzen da kontaktu estua? Zenbat egunekoa izan behar du isolamenduak kasu bakoitzean? Zenbatetan egingo digute PCRa denbora tarte horretan? Beraz, galdera guzti hauei erantzuna bilatzen saiatuko dira.

"Teknopolis" saioa larunbatean 13:30ean izango da ikusgai ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere eskainiko dira.