Teknopolis
13:30ean
Koronabirusaren aurkako txertoei buruz, aste honetan, "Teknopolis" saioan
EITB
Izortze Santin dibulgatzailearengana jo du saioak gaitzaren aurkako txertoaren inguruan dauden zalantzak argitzeko.
-
Izortze Santin dibulgatzailea. Argazkia: Teknopolis
Aste honetako "Teknopolis" saioan COVID-19aren aurkako txertoen inguruko zalantzak argitzen saiatuko dira. Kalean galdetu dute eta ez dira gutxi jendeak dituen galderak: noizko izango dugu, nori emango zaion, derrigorrezkoa izango den eta eraginkortasunak zer esan nahi duen erantzuten saiatuko dira.
Txertoak ate-joka ditugun honetan, galderak besapean hartuta Izortze Santin dibulgatzailearekin izango da programa, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea da eta ikertzailea Biocruces institutuan.
Ondoren, asteroko "Koronabirusaren gakoak" atalean berrinfekzioei neurria jarriko die Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak.
Halaber, etorkizun hurbilera begiratzen jarraituko dute, baina industriaren arloan. Eta horretarako berrikuntza ezinbestekoa da. Lanbide heziketako ikastetxeetan Exam 4.0 proiektua jarri dute abian, etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko asmoarekin.
"Teknopolis" saioa larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en ere eskainiko dira.