Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Osasun pertsonalizaturantz, aste honetan, "Teknopolis"en

EITB Media

Horrez gain, energia eolikoaren erronka teknologikoez eta antigeno-testen erabileraz arituko dira.

  • Osasun pertsonalizatua "Teknopolis"en.

    Osasun pertsonalizatua "Teknopolis"en. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Elkarlanak fruituak ematen dituela argi dago, aste honetako "Teknopolis" saioak erakutsiko duen bezala. Etorkizuneko medikuntza erabat pertsonalizatua izango omen da, eta hori lortzeko jakintza-arlo desberdinek bat egin behar dute. Horretan ari dira, hain zuzen, BRTA aliantzako hiru zentro: CIC bioGUNE, Vicomtech eta Tecnalia, bakoitza bere alorretik.

Bestalde, energia eolikoa indarra hartzen ari da, baina oraindik erronka teknologiko ugari ditu. Erronka horiei aurre egiteko elkarlana ezinbestekoa da, kasu honetan ere. Mondragon Unibertsitateak Ingeteam eta Siemens Gamesa enpresekin arazo horiei soluzioa emateko egiten duen lana ezagutuko du saioak.

Herrialde askotan antigeno-testen erabilera bultzatzen ari dira. Eta badirudi lagungarria dela pandemiaren katea ahalik eta azkarren eteteko. Aste honetako Koronabirusaren gakoak atalean antigeno-testei buruzko argibideak emango ditu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileak.

Amaitzeko, Estela Lapeira Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea izango da saio honetako Atariko probaren protagonista. Industria-diseinua ikasi zuenez, diseinu on baten gakoak zeintzuk diren galdetu diote, besteak beste. Gaindituko ote du proba?

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.