Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Begiak eta begi artifizialak hizpide, aste honetan, "Teknopolis"en

EITB Media

Giza ikusmenak eta ikusmen artifizialak dituzten antzekotasunak aztertu eta ikusmenaren teknologiaren eta ikerketaren orainaz eta etorkizunaz arituko dira.

  • Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea.

    Iñaki Leturia "Teknopolis" saioaren aurkezlea.

Aste honetako "Teknopolis" saioan begia eta begi artifizialak izango dituzte hizpide. Izan ere, giza ikusmenak eta ikusmen artifizialak badute antzik. Begia bera kamera bat izan daiteke, eta begiak jasotakoa prozesatzeko garun bat zein ordenagailu bat erabil daiteke. Hortik aurrera, hamaika erabilera ditu ikusmen artifizialak. Teknologia horren orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dute Ignacio Arganda EHUko ikusmen artifizialeko adituarekin. 

Sarean atalean ere, begia izango dugu protagonista: unibertsoko begiak, unibertsoari begiratzeko begiak eta, nola ez, giza begia. Sarean harrapatu ditugun eduki ikusgarriak bilduko ditu saioak. 

Begia gizakion garunera begiratzeko leiho bat izan daiteke, eta ez da poesiarako baliabide bat soilik. Izan ere, erretina garunaren luzakin bat da, jatorriz. Eta, hala izanik, erretina aztertuta garuna bera ikertu daiteke. Mondragon Unibertsitatea eta Biocruces institutua erretinaren bidez parkinsona ikertzen ari dira, eta gaixotasunaren lehen sintomak agertu baino urte batzuk lehenago detektatzeko metodo bat garatzeko bidean dira. 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.