Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Emakumeak zientzian presente, asteburu honetako "Teknopolis"en

EITB Media

Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna hizpide hartua, emakume zientzialarien gogoetak eta bizipenak jasoko ditu saioak.

  • Emakumeak zientzian.

    Emakumeak zientzian.

Gaur, otsailak 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna da, eta aste honetako "Teknopolis" saioak egun hori aldarrikapenerako eta emakumeen lana bistaratzeko erabiliko du. Aste honetako saioan hainbat emakumeren gogoetak eta bizipenak jasoko dituzte.

Ana Zubiaga Elordieta UPV/EHUko Genetikako katedraduna askotan elkarrizketatu dute bere ikerketaren kariaz, baina, oraingoan, emakume ikertzaileen oztopoez hitz egin du. Dena dela, munduko profesiorik onena duela dio eta etorkizunari baikor begiratzen dio.

Genero-alborapenak non nahi daude eta aparteko gogoeta merezi dute. Zubiagaren gogoetez gain, arlo desberdinetako beste hiru emakumerenak ere jasoko ditu "Teknopolis"en. Uzuri Albizu Malleak matematikaren didaktikan dihardu, eta nesken autoirudia nola hobetu kontatuko du. Ainhoa Lete Núñez ingeniaria Buntplanet enpresaren zuzendaria da eta ongi daki zenbat kostatzen zaion emakume enpresari bati finantzazioa lortzea. Arrate Alonso Gómez Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza irakaslea da eta genero-estereotipoekin lotutako anekdota bat kontatuko du, besteak beste.

Praktika on bat ere ezagutuko dute. Automozio ikasketetan emakumeak oso gutxi dira; Aretxabaletako Lanbide Heziketako zentroan 100 ikasletik 6 baino ez. Neska horiek motibazioa galdu ez dezaten lan egiten dute, bokazioa lanbide bihurtzeko bidean.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 12:15ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.