Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Udaberria, aste honetan, "Teknopolis" saioan
EITB Media
Zerk aktibatzen du naturaren iratzargailua? Zer gertatzen da iratzargailua aurreratu edo atzeratu egiten bada? Galdera horiek buruan, Aiako Harrian barna ibilaldia egingo dute Aranzadiko bi kiderekin. Neandertalen desagerpenaren inguruan ere hitz egingo dute.
-
Aiako Harrian barrena ibilaldia, "Teknopolis" saioan. Argazkia: Elhuyra Fundazioa.
Aste honetako "Teknopolis" saioan udaberria nola ari den esnatzen ikusiko dute. Landareak loratzen hasita daude, animaliak lozorrotik ateratzen... Baina, zerk aktibatzen du naturaren iratzargailua? Zer gertatzen da iratzargailua aurreratu edo atzeratu egiten bada? Galdera horiek buruan, Aiako Harrian barna ibilaldi bat egingo dute Aranzadiko bi lagunekin: Beñat Arroyo botanikaria eta Carlos Cabido herpetologoa.
Maite Arroita Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak ere bere lanaldiaren zati handi bat naturan egiten du, ibai eta erreketan. Esan liteke ibaiei "pultsua" hartzen diela haien osasun-egoera ezagutzeko. Gaindituko ote du saioko Atariko proba?
Beste misterio bat ere argitu nahian ibiliko dira aste honetan: zergatik desagertu ziren neandertalak? Euskal Herrian bada leku bat neandertalei buruzko gako asko biltzen dituena. Aranbaltzako aztarnategia da, Barrikan, aire librean Kantauri isurialdean dagoen garrantzitsuena. Bilboko Arkeologi museoko Joseba Rios-Garaizarrek hamarkada bat darama bertan aurkitutako aztarnak ikertzen eta argibide batzuk eman ditu.
Teknopolis" saioa larunbatean eskainiko da, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 12:15ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.