Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Audientzia

'Tribuaren Berbak' saioaren estreinaldi arrakastatsua, ETB1en

A.H.

EITB

Kike Amonarrizen saioaren estreinaldiak euskaldunen artean % 9,1eko audientzia lortu zuen asteazkenean.

0:23

'Tribuaren Berbak' saioa arrakastatsu estreinatu du ETB1ek. Audientziaren babes zabala izan zuen Kike Amonarrizen saioak, eta denboraldiko estreinaldirik arrakastatsuenetarikoa izan zen ETBko lehenengo katean.

Euskararen gaineko datu deigarri eta ezezagunak eskainiko ditu saioak asteazkenero, eta lehenengo emanaldiak euskaldunen % 9,1eko audientzia-kuota lortu zuen. Euskaldunen bigarren aukera izan zen ordu tarte horretan, eta 72.000 lagunek bat egin zuten saioarekin uneren batean.

Euskal Telebistak euskarazko programazioaren alde egin duen apustu sendoak publiko euskaldunaren arreta erakartzea lortu du, geroz eta eduki eskaintza zabalagoaren aurrean.