Tribuaren Berbak
22:15ean
Gazteek darabilten hizkuntzaz, gaurko 'Tribuaren Berbak' saioan
A.E.
EiTB
Nola hitz egiten dute? Nola komunikatzen dira? Zerk bereizten ditu? Euskara al da darabilten hori? Galdera horiek erantzuten saiatuko dira.
Gazteek darabilten hizkuntza izango dute hizpide 'Tribuaren Berbak' saioan gaur, ETB1en, 22:15ean. Nola hitz egiten dute? Nola komunikatzen dira? Zerk bereizten ditu? Euskara al da darabilten hori?
Gazteen inguruan topiko asko dago eta euskara gutxi egiten dutela, edota euskara gaizki hitz egiten dutela dira horietako bi. 1989ko euskararen erabileraren datuetan, gazteen taldea euskara gutxien zerabilen adin-multzoa zela agertzen zen. Baina azken datuen arabera, gazteak helduen eta adinekoen aurretik ipini direla jakingo dugu.
Kalean izango dira helduek zer dioten jakiteko eta Gasteizko ikasle pisu batera joango dira, gazteen iritziak eta darabilten euskara ezagutzeko. Olatz Altuna soziolinguistaren eta Orreaga Ibarra Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslearen azalpenak ere adituko dituzte saioan.