Tribuaren Berbak
22:15ean
Zientzia eta euskara fusiona daitezke? Erantzuna, 'Tribuaren berbak'en
Euskarak zientziaren alorrean duen pisua aztertuko du Kike Amonarrizek gidatzen duen saioak gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.
Euskara eta zientzia uztartzea izango du helburu aste honetan 'Tribuaren Berbak' saioak. Gaur gauean, 22:15ean, Kike Amonarrizek hainbat aditurekin hitz egingo du gure hizkuntzak arlo horretan duen pisua aztertzeko.
Fusiona al daitezke euskara eta zientzia? Euskarak zein pisu du zientzian? Galdera horiei eta beste hainbati erantzuten ahaleginduko da aste honetan Kike Amonarriz, hainbat adituren laguntzaz.
Basque Center on Cognition, Brain and Languageko Jon Andoni Duñabeitia elebitasunaz arituko da; EHUko Ixa taldeko Xabier Arregik robotei buruz hitz egingo du; Juan Ignacio Perez Iglesias biologoa zientziaren hizkuntzaz mintzatuko da; eta Elhuyar aldizkariaren zuzendari Eider Cartonek Elhuyarren lana azalduko du.
Gainera, zientziarekin lotutako hainbat bitxikeria ezagutaraziko du saioak, eta zientzia fikzioari buruz ere arituko da.
Eta, astero bezala, berriemaileek euren iritzia emango dute, eta kalera aterako da Amonarriz, jendearen usteak biltzera.
Gaur gauean, 22:15ean, 'Tribuaren Berbak' saioarekin daukagu hitzordua.