Tribuaren Berbak
22:15ean
Euskararen ahozko ondareaz, gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan
EITB
Kike Amonarriz hainbat aditurekin arituko da, ahozko euskal ondarearen hainbat alor jorratuz.
Euskararen ahozko ondareaz, belaunez belaun jaso dugun altxorraz arituko da gaur gaueko 'Tribuaren Berbak' saioa. Xabier Paya ikerlariarekin izango da Kike Amonarriz. Payak Ahozko Euskal Literaturaren Antologia apailatu berri du eta bertan jorratutako genero ezberdinen berri emango du.
Josune Zabala soziolinguista, berriz, ahozkotasuna eskolan lantzeak duen garrantziaz arituko da. Mattin Irigoien antzerkigileak Iparraldeko herri-antzerkiaren berri emango du, libertimenduen berri hain zuzen ere. Aintzane Agirrebeñak, berriz, Ahotsak proiektuaren nondik-norakoak azalduko ditu.
Kalean ere izango da saioa, eta jendea kantuan agertuko da. Azkenik, Amaia Agirre bertsolaria eta bere ikasleak lanean ipiniko ditu Kike Amonarrizek.
'Tribuaren Berbak' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.