Tribuaren Berbak
22:15ean
60ko hamarkadako astindua, gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan
A.A.
EiTB
Garai hartan euskarak itzaletik argira egindako bidaiaz arituko dira.
60ko hamarkada izango du hizpide 'Tribuaren Berbak' saioak asteon. Sasoi hartan euskara desagertzeko zorian zen, baina zer gertatu zen itzaltzear zegoen txingarra berriro piztu zedin? Gure herriak eta euskarak itzaletik argira egindako bidaia azalduko digute hainbat lagunek.
Joseba Intxausti historialariak emango du garai haren testuinguruaren berri. Kontxita Beitia andereño izandakoak ikastolen mugimendua azalduko du. Andoni Sagarna euskaltzainak, berriz, gau eskolen eta helduen alfabetatze mugimenduaren berri emango du. Sarako herritarrek iparraldetik frankismopean zegoen hegoaldea nola ikusten zuten jakingo dugu. Argitxu Nobliak Seaskaren hastapenak aipatuko ditu. Eta Jose Angel Irigaray idazleak garaiko kanta berria eta kultur mugimendua azalduko ditu.
Kike Amonarrizek gaur gaueko 22:15etik aurrera gidatuko du 'Tribuaren Berbak' saioa ETB1en.