Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Gaur gauean

Euskararen egoera osasungintzan aztertuko du 'Tribuaren Berbak' saioak

Mediku arretan euskara aintzat hartzeak duen garrantziaz hitz egingo du gaiarekin zerikusia duten profesionalekin eta medikugaiekin. Gaur, 22:25ean, ETB1en.

0:34

Euskarak osasungintzan duen presentzia aztertuko du gaurko 'Tribuaren Berbak' saioan Kike Amonarrizek (22:25ean, ETB1en). Mediku -arretan pazientearen hizkuntza –gure kasuan euskara- aintzat hartzeak duen garrantziaz hitz egingo du gaiarekin zerikusia duten profesionalekin eta medikugaiekin.

Mendaroko ospitalean izango du hasiera saioak, Osakidetzaren 'Euskaraz bai sano!' kanpainaz hitz egingo dugulako bertako langileekin eta Garbiñe Garai ospitaleko euskara teknikariarekin.

Aramaion, Osakidetzako Aitor Montes familiako medikua bisitatuko dugu. Urteak daramatza mediku arreta euskaraz egin ahal izatearen alde lanean. Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak, berriz, osasun erakundeak martxan duen Euskararen II. Planaren berri emango digu.

Baionan, Maialen Axeritegi eta Goizeder Etxeberri 'Ospitalean euskaraz' elkarteko erizanak elkarrizketatuko ditu Kike Amonarrizek. Urteak daramatzate Iparraldeko hainbat ospitaletan euskararen pesentzia handiagotzeko lanean, eta, aurten, Baionako Euskal Kostaldeko Ospitaleko zuzendaritzarekin eta Euskal Erakunde Publikoarekin sinatutako hitzarmenaz mintzatuko dira.

Osasungintzako profesionalen artean, farmazialariak dira pazienteekin harreman hurbila dutenetako batzuk. Euskaraz emandako zerbitzuaren garrantziaz arituko da Kike Amonarriz Tomas Iturralde Usurbilgo botikariarekin.

Baina argi dago osasungintza euskalduntzeko bidean unibertsitateak garrantzia handia duela, handik ateratzen direlako etorkizuneko profesionalak. Bateko eta besteko iritziak jasotzeko asmoz, saioak Leioako Medikuntza eta Odontologia fakultatera joko du, eta, lehendabizi, Asier Genua eta June Balentziaga Medikuntza Asanbladako kideak elkarrizketatuko ditu. Bestetik, Agurtzane Ortiz Medikuntza fakultateko dekanordeak euskal adarraren gaineko azalpenak emango ditu.

Azkenik, Begoña Martinez Leitzako osasun-etxeko zuzendariak hango eta inguruko egoeraren berri emango digu.

Ezinbesteko ekintzailetza

Gaur egun, nolakoa da euskararen alde egiten den ekintzailetza? Zein egitasmo ezagutzen ditugu? Teknologia berriek zertan aldatu dute ekintzailetza mota hori? Horrelako galdera interesgarriak planteatuko dizkio Kike Amonarrizek gaur egun euskararen aldeko ekintzailetzat har ditzakegun hainbati. Bide batez, bakoitzak gauzatzen duen proiektua ezagutuko dugu.

utuko dugu.