Itxi

Tumatxak

Arrakasta sare sozialetan

'Tumatxak' saioak arrakasta itzela izan zuen Twitterren

A.A.

EITB

Azken 24 orduetan #Tumatxak traola joera izaten ari da euskal tuiterlarien artean.

  • Tumatxak Mikel Laboa

    Saioko irudi bat

Arrakasta itzela izan zuen atzo sare sozialetan ETB1eko "Tumatxak" saio berriak. Ehunka tuit bota dira azken 24 orduetan #Tumatxak traolarekin eta euskal tuiterlarien artean joera izatera ere iritsi da umap.eu euskal tuiterlarien jarioa jasotzen duen atariaren hitzetan.

Mikel Laboaren eta Hertzainak taldearen ibilbidea izan zituzten hizpide atzo Zuhaitz Gurrugatxak aurkezten duen saio berri honetan. Horretarako, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Garirekin elkartu ziren eta taldearen sorrerari eta bilakaerari buruzko kontu ugari kontatu zituzten.

Laboaren ibilbidea eta musikarako senari buruz hitz egiteko, aldiz, JoseAnton Artze eta Marisol Bastida, haren alarguna, izan zituzten lagun, besteak beste. "Txoriak Txori" nola sortu zuen ere azaldu zuten. Horrez gainera, Joseba Irazokik "Txoriak Txori" abestiaren bertsioa egin zuen eta Napoka Iriak taldeak, berriz, "Aitormena" kantaren bertsioa.

Saioa berriz ikusteko EITB Nahieranen dago oso osorik.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • X gaur