Tumatxak
22:15ean
Ruper Ordorika eta Errobi, 'Tumatxak' saioan
A.H.
EITB
Zuhaitz Gurrutxagak haien musikaren arrakastaren zergaitia aztertuko du.
Gaur gauean, Ruper Ordorika eta Errobi taldea izango dira 'Tumatxak' saioan protagonista. Zuhaitz Gurrutxagak gertutik aztertuko du haien ibilbidea. Ruper bera eta Errobiko bi kideak, Anje Duhalde eta Mixel Ducau, euren musikaren arrakastaz mintzatuko dira. Haien lana ezagutu zuten hainbat lagun ere elkarrizketatuko dituzte; Bernardo Atxaga, Ernesto Valverde, Caroline Phillips eta Daniel Landart, besteak beste. Horrez gain, Napoka Iria taldeak Errobiren 'Aitarik ez dut' kanta moldatuko du, eta Joseba Irazokik, Ruper Ordorikaren 'Hi hintzena'.
'Tumatxak', 22:15etik aurrera, ETB1en.