Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Banana eta hirugihar piruleta
Banana eta hirugihar piruleta
Osagaiak
  • - 2 banana
  • - 6 hirugihar xerra
  • - Gatza eta piperbeltza
  • - Oliba olioa
  • - 6 makilatxo
Prestaketa

Zailtasuna: Oso erraza

Kostua: 1-2 euro

Kaloriak: 188 kcal

GONBIDATUAK:

Araitz Iturrieta eta Intza Zenitagoia

NOLA EGIN:

- Bananak zuritu eta hiru zatitan ebaki.

- Banana zatiak bakoitza hirugihar xerra fin batekin bildu eta gatz pixka batekin eta piperbeltzarekin ondu.

- Zartagin bat sutan jarri olio tanta batekin eta bertan banana eta hirugihar zatiak egin, azken hau ondo gorritu arte.

- Sutatik atera eta banana zati bakoitzari makilatxo bat sartu.