Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Mahaspasa eta ron zartagin pastela
Mahaspasa eta ron zartagin pastela
Osagaiak
  • Mahaspasak, 75 g
  • Rona, 30 g
  • Almibarra, 100 g (50 g azukre, 50 g ur)
  • -GAINERAKOAK:
  • Irina, 240 g
  • Limoi baten azal birrindua
  • Legami hautsa, koilarakadatxo erdi
  • Gatz pixka bat
  • Esne oso freskoa, 300 g
  • Esne-gaina, 180 g
  • 8 arrautza
  • Azukrea, 60 g
  • Banilla estraktua
  • Rona, 60 g
  • Gurina, 40 g
Prestaketa

Bezperan, mahaspasak almibarrarekin eta ronarekin beratzen jarri. Irina bahetu eta limoiaren azal birrinduarekin, legamiarekin eta gatzarekin nahasi. Beste alde batetik, esnea, esne-gaina, banilla estraktua eta gorringo irabiatuak nahasi. Jarraian, eta hagaxka baten laguntzarekin, osagai likidoak osagai lehorrekin nahastuko ditugu.  

Arrautza zuringoak azukrearekin harrotu eta bi txandatan aurreko nahasketari batu emeki-emeki.

Labean sartu ahal den zartagin bat hartu eta sutan jarri. Azukre pixka bat hartu eta zartagina hautseztatu, karamelizatzen joan dadin. Karamelua egin zaigunean, gurin intxaur bat gehitu karameluarekin nahas dadin eta, jarraian, arrautza eta irin nahasketa zartaginera gehituko dugu. Su motelean jarri, mahaspasa beratuak gainetik jarri eta pare bat minutuz sutan utziko dugu. Jarraian, zartagina 200 ºC-ra izango dugun labean sartuko dugu 10-14 minutuz.

Denbora pasa ondoren, zartagina labetik atera, pastela buelta emanda ohol gainera pasako dugu eta laukitan zatituko dugu. Zartagina berriro sutan jarriko dugu eta lehen egin bezala, azukrea hautseztatuko diogu eta karamelu egindakoan, beste gurin intxaur bat gehitu. Jarraian pastelaren erdia laukitan zatituta zartaginera bota eta pixka bat salteatu.

Bukatzeko, rona gainetik bota eta flanbeatu egingo dugu. Erretilu batera atera, glas azukrea gainetik bota eta bero zerbitzatu.