Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Euskal pizza
Euskal pizza
Osagaiak
  • Orea egiteko:
  • - Gurina, 400g
  • - Ura, 200ml
  • - Oliba olioa, 25g
  • - Gatz pixka bat
  • Gainean botatzeko osagaiak:
  • - Tomatea
  • - Gazta
  • - Hirugiharra
  • - Olibak
  • - Barrengorriak
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0,8-3 euro

Kaloriak: 250 kcal

GONBIDATUAK:

Araitz Iturrieta eta Intza Zenitagoia

NOLA EGIN:

- Katilu handi batean orerako osagai guztiak jarri eta eskuekin ondo nahastu. Orea eskuetan itsasten ez dela ikusten dugunean, ordu erdi egoten utzi.

- Katilutik atera, mahaia ondo irineztatu, arrabola batekin luzatu eta nahi den itxura eman.

- Ondo luzatuta eta fin-fin daukagunean, gustuko osagaiak gainean bota eta labean sartu 10-15 min 200º-C.