Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Leka eta sesamo beltzezko tagliateliak
Leka eta sesamo beltzezko tagliateliak
Osagaiak
  • Lekak - 100gr
  • Pasta freskoa - 100 g
  • Boilur beltz bat
  • Sesamo beltza - koilarakada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Esnea
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Ekilore-olioa - litro erdi
Prestaketa

Lekak tira luzetan zatituko ditugu patata zurigailuarekin. Ur irakinetan galdarraztatuko ditugu 3 minututan. Ontzi batean ur hotza eta izotz pusketak ipini eta bertan sartuko ditugu lekak. Beste lapiko batean pasta egosiko dugu. Baratxuri-ale erdi txikituko dugu. Zartagin batean baratxuria jarriko dugu. Bertan lehengo lekak salteatuko ditugu eta gero pasta aparte. Gatza eta piperbeltza egingo dizkiogu. Platereratzeko, lehenengo pasta freskoa jarri,  eta gainean lekak. Amaitzeko, arrautza galdarraztatu bat jarriko dugu. Boilur beltz pixka bat birrinduko diogu, eta sesamo beltza botako diogu gainetik. Laguntzeko, ali-olia jarriko diogu.