Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Dilista zopa
Dilista zopa
Osagaiak
  • - Dilista gorriak, 200 g
  • - Tipula bat
  • - 3 baratxuri ale
  • - 2 Tomate edo tomate saltsa
  • - Jenjibrea, koilarakadatxo erdi
  • - Kurkuma, koilarakadatxo erdi
  • - Currya, koilarakadatxo erdi
  • - Kuminoa,koilarakadatxo heren bat
  • - Martorria , eskukada bat
  • - Gurina
  • - Pipermin bat
  • - Ura, 750 g
  • - Artoa eta olioa
  • - Gatza
Prestaketa

-Zailtasuna: Erreza

-Kostua: 2-4 euro

-Kaloriak: 179 kcal

GONBIDATUA:

Iñigo Lariz

NOLA EGIN:

- Dilistak garbitu eta uretan egosten jarri.

- Erretilu batean gurina urtu eta tipula eta baratxuria txikituta sueztitzen jarri.

-Tomatea zuritu  dadotan zatitu eta tipulari gehitu. Gehitu espeziak eta martorria txikituta.

-Erregosi hau dilistei gehitu eta utzi 10-15 min. egosten.

- Olioa lapiko batean sutan jarri eta beroa dagoenean, artoa bota. Tapa batekin estali.

- Artoa lehertzen hasten denean, gatza gehitu eta lapikoari ongi eraginez, nahastu. Leherketak bukatzean,sutatik atera

- Dilista zopa birrindu eta krispetekin lagunduta zerbitzatu.