Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Onintza Enbeita bertsolaria izango da gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Berarekin batera, Maren abeslari gernikar arrakastatsua eta Jon Mendia aktorea ere izango dira gonbidatu.

  • Onintza Enbeita

    Onintza Enbeita. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Julian Iantzi Bermeon egongo da asteon "Udak Dakarrena" saioa aurkezten.

Astelehenean, denetariko gonbidatuak jasoko ditu; besteak beste, Onintza Enbeita bertsolaria izango da sioan. Onintzak bertsolari batentzat nolako uda izaten ari den kontatuko digu. Berarekin batera, Maren abeslari gernikar arrakastatsua egongo da egungo proiektuei eta etorkizunekoei buruz hitz egiten. Jon Mendia aktorearekin ere izango da Iantzi, eta ondoren, Bermeoko herritar esanguratsu batzuk ere jasoko ditu programak.

Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileak, beste aste batez, Euskal Herrian barrena ibiliko dira, udako plan eta protagonista onenen bila.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.