Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Aitzol Atutxa, Idoia Bediaga eta Txus Jaio, 21:30ean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Horiekin batera, Olatz Arrizabalaga pilotaria, Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarra eta Aitor Atutxa jostun bermeotarra izango dira saioan.

  • Aitzol Atutxa aizkolaria.

    Aitzol Atutxa aizkolaria. Argazkia: EiTB.

Gaur, abuztuak 20, Bermeon amaituko du astea Julian Iantzik. Horretarako, denetariko gonbidatuak jasoko ditu. Besteak beste, Aitzol Atutxa aizkolariak kirolari batentzat uda nolakoa izaten ari den kontatuko digu. Ondoren, Idoia Bediaga abeslari abadiñarra eta Txus Jaio pilotu markinarra ere pasatuko dira sofatik. Horiekin batera, Olatz Arrizabalaga pilotaria, Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarra eta Aitor Atutxa jostun bermeotarra izango dira.

Egunero legez, Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileek udako plan eta jende interesgarrienaren bila jarraituko dute Euskal Herrian barrena.

Hori guztia eta gehiago, "Udak Dakarrena" saioan, zuzenean, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.