Publizitatea
Itxi

2021/07/13

00:17

Udak Dakarrena

21:30ean

Mikel Idoate pilotari ohia eta Lorea Intxausti eta Ander Lacalle antzezleak, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Lexeia Larrañaga "Natura Bizia" dokumental sail berriaren zuzendaria gonbidatuen artean izango du Julian Iantzik, eta kaixomaitia.eus webgunearen sortzailea ere elkarrizketatuko du.

  • Mikel Idoate pilotari ohia

    Mikel Idoate pilotari ohia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaurko "Udak Dakarrena" saioan gonbidatu zerrenda luzea izango dute. Hala, Lorea Intxausti eta Ander Lacalle "Go!azen" telesaileko aktore gazteekin batera, kaixomaitia.eus webgunearen sortzailea den Iñigo Arandia ere elkarrizketatuko du Julian Iantzik. Besteak beste, online plataforma bidez arrakastaz ligatzeko zer hartu beharko genukeen kontuan argituko du Arandiak.

Mikel Idoate pilotari ohi eta telebistako pilota aditua ere izango dute saioan, eta asteartean bertan ETB1en estreinatuko den "Natura Bizia" dokumental saila ere hizpide hartuko dute. Horretarako, Lexeia Larrañaga gonbidatuko dute, eta bere ahotik jasoko dituzte Alberto Iñurrategik aurkeztuko duen programaren inguruko xehetasun guztiak.

Oporrak pasatzeko euskaldun askok aukeratzen duten Tenerife uhartean sartu irtena egingo dute, han atseden hartzen dagoen Aitor Larrazabalekin hitz egiteko.

Azkenik, urte sasoi honetakoak diren Ibarrako piperrei buruz arituko dira Haritz Arana Ibarlur Piperrakeko kidearekin. 

Erritmo biziz eta zuzenekoaren indar eta emozioarekin, astelehenetik ostegunera gurean dugu Julian Iantziren "Udak Dakarrena" saioa, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus.en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;