Udak Dakarrena
22:00etan
Mikel Laskurain aktorea eta Izaro Lestayo arraunlaria, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EITB Media
Mikel Yanci "El Conquistador del Caribe" saioko finalistarekin ere izango da Julian Iantzi. "Biba Egunean Behin!" final handiaren ostean izango da saioa ikusgai, 22:00etan.
-
Mikel Laskurain, "Beti Mugan" telesailean. EITB Media
Gaur gaueko "Udak Dakarrena" saioan Mikel Laskurain aktorea izango dute gonbidatu, ostegunean bertan ETB1en estreinatuko den "Beti Mugan" telesail berriaz hitz egiteko. Sei ataleko umorezko fikzioa da "Beti Mugan", euskaraz eginda, eta koronabirus kasurik ez duen herri batean girotuta dago. Mikel Laskurainek herriko alkatearen laguntzaile papera egiten du bertan. Horretaz guztiaz arituko du Jualin Iantzirekin.
Bestalde, Izaro Lestayo arraunlari getariarrarekin hasi berri den denboraldiaz hitz egingo dute; eta Mikel Yanci "El Conquistador del Caribe" azken edizioko finalistarekin ere izango da Julian, bizitzako esperientziaz eta bere sorosle bizimoduaz aritzeko.
Eñaut Sala Iztueta Esnekietako arduradunak bere produktuak aurkeztuko ditu, eta Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta musikariek jarriko diote musika asteko azken saioari.
Gaur, "Biba Egunean Behin!" final handiaren ostean hasiko da saioa. Zehazki, 22:00etan izango da osteguneko "Udak Dakarrena" programa, Julian Iantzik aurkeztuta, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.