Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Astelehenean

Jon Balentziaga, Nerea Gorriti, Leire Olaberria eta Eriz magoa, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Uztailarean 15ean bere emaitzarik onena izan zuen Julian Iantzik aurkeztutako saioak.

  • Julian Iantzi "Udak dakarrena"ren aurkezlea.

    Julian Iantzi "Udak dakarrena"ren aurkezlea. Argazkia: EITB

Donostiatik aurkeztuko du gaur Julian Iantzik "Udak Dakarrena" saioa. Berarekin, Jon Balentziaga kiroletako aurkezlea, Nerea Gorriti aktorea, Eriz magoa eta Leire Olaberria txirrindulari ohia izango dira.

Nerea Gorriti aktoreak esku artean dituen proiektuei buruz hitz egingo du. Eriz Magoak bere lanbideaz hitz egingo du eta sorpresaren bat edo beste ere ekarriko du. Leire Olaberria txirrindulari ohia, berriz, Emakumeak Errepidera programari buruz arituko da, emakume txirrindulariak errepidera ateratzeko kanpainaz. Halaber, Jon Balentziaga ETB1eko kazetariaren bisita jasoko dute asteleheneko saioan.

Berebat, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Baztan taberna-jatetxeko pintxo eta jaki goxoak dastatuko dituzte eta Iratz Urkizu abeslari oriotarrak jarriko dio asteko lehendabizikoari musika. 

Bestalde, uztailare 15ean, "Uda Dakarrena"k bere emaitzarik onena lortu zuen: saioak % 6,0ko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean %12,2ko kuota.

"Udak Dakarrena" 21:30ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.