Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Kai Nakai izango dute solaskide, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Bestalde, Julia Iantziarekin eseriko dira Gorka Aguinagalde, Mikel Amigorena, Daniel Marijuan, Cristina Blando eta Ainhoa Georgina Delika.

  • Kai Nakai

    Kai Nakai. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, ETB1eko "Udak Dakarrena" saioak hainbat gonbidatu hartuko ditu Gasteizen kokatutako setean. Alde batetik, Julian Iantzi aurkezlea Kai Nakai, Iratxe Aguilera abeslariarekin eta Gorka Aguinagalde aktorearekin solastatuko da. 

Gainera, Mikel Amigorena zesta punta jokalaria; Daniel Marijuan, Gasteizko erraldoia eta buruhandiak taldeko kidea; Cristina Blando, Señorio de Lanciego upategikoa, eta Ainhoa Georgina Delika, zaldi zaintzaile eta hezitzailea ere elkarrizketatuko dituzte.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.