Itxi

Udazken loreak

Udazken loreak

Udazken loreak

22:15ean

Aurtitzera joango dira perretxiko bila gaur gaueko 'Udazken Loreak'en

A.H. | EITB

Iro Landaluze Leiza familiako kideekin Mendaur mendian zehar ibiliko da, eta Anjel Alkainek Juan Mari Arzak sukaldaria ezagutu eta onddo plater bikaina prestatuko du berarekin.

0:20

Gaur gauean, Iturengo Aurtitz auzora joango da 'Udazken Loreak' perretxikotan aritzeko. Nafarroako Malerreka eskualdeko auzo dotore eta eder honetan bertako patxadak eta lasaitasunak txoko guztiak zipriztintzen ditu. Bertan, Leiza familiakoak eramango ditu Iro Landaluzek onddotara: Inaxio eta Teresita aitona-amonak, Kepa semea, Ainhoa koinata eta etxeko txikiak, Oihan eta Mattin.

Mendaur mendian ibiliko dira. Inguru hauek, Malekerra eta Bortziriak eskualdeetako paisaiaz gozatzeko ikustoki bikaina izateaz gain, mota askotako onddoen bizileku ere badira, eta Leiza familiak ondo baino hobeto daki hori.

Gaur, gainera, Juan Mari Arzak euskal gastronomian erreferente bilakatu den sukaldariari egingo dio bisita Anjel Alkainek. Arzak jatetxeko sukaldean, onddoak prestatuko dituzte, eta kontu-kontari ibiliko dira.

'Udazken Loreak' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.