Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:30ean

Gaixotasun mentalak hizpide, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan

EITB

Klak izenburupean, gaixotasun mentalen bat duten herritarren istorio pertsonalak bilduko dituzte.

0:24

Gaixotasun mentalek gure gizartean beldurra eta estigma sortzen omen dute, eta horrekin amaitzeko asmoz, hainbat protagonistaren istorio pertsonalak bilduko dituzte gaur 'Ur Handitan' saioan.

Aiertek 32 urte ditu, eta eskizofrenia dauka; gehiegizko droga kontsumoak eragindakoa, antza. Zortzi urte igaro behar izan ziren bere gaixotasunari izena jarri zioten arte. Ordutik, psikiatrikoetan sartu eta irten ibili da. Gaur egun, bizitza normalizatu bat lortzea du helburu nagusi, eta horretan dihardu gogoz: kontsumitzeari utzi dio, Gureak elkartean egiten du lan desgaitasunen bat duten beste lagunekin batera, eta guztiz independentea izan nahiko luke hemendik epe laburrera. Aiert ezagutzen dutenek bide onetik doala uste dute.

Luisak 54 urte ditu eta duela zazpi diagnostikatu zioten desoreka bipolarra. Hasierako urte horiek oso gogorrak izan ziren, bai beretzat baita gaixotasun hori zer zen ez zekiten MariFran eta Joxe bere gurasoentzat ere. Malagara egin zuen bidaia batean azaleratu zitzaion gaitza, eta han sartu zuten lehenengoz psikiatrikoan. Malagak, ordea, oroitzapen onak ere ekartzen dizkio burura, bertan ezagutu baitzuen, gaixotasunaren lehen urrats horietan, bere gaur egungo senarra, Max, artisau senegaldarra.

Enekok nekazaritza ekologikoa sustatzen duen Karabeleko elkartean egiten du lan. 39 urte ditu eta hainbat urte daramatza depresioaren kontrako borrokan. Arazoak unibertsitate garaian hasi zitzaizkion. Orduan diagnostikatu zioten depresioa. 10 urte eman ditu etxetik ia atera gabe, bizitzeko ilusiorik eta etorkizunerako itxaropenik gabe. Karabaleko proiektuan lanean hasi zenean, bizitza aldatu zitzaion. Orain bai, etorkizuneko planak egiten hasi da Eneko.

Alaine Agirre gaur egungo euskal idazle arrakastatsuenetako bat da, gehien irakurrienetako bat. 27 urte ditu, eta hiru nobela idatzi ditu; horien guztien oinarrian bere gaixotasuna dago, bere bizipenak. Eta inoiz ez bezalako hausnarketak. Desoreka emozional handia duen pertsona gisa definitzen du bere burua.

'Ur Handitan' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.