Itxi

Zuek hor

Zuek hor eta gu hemen

Bidali zure selfiea, 'Zuek hor eta gu hemen'-en erakutsiko dugu!

EITB

Platoan Saioa Lopez, Maite Bastos eta Maisha Mc izango ditugu teknologia berriez hitz egiten eta Jon Urbieta ere ikusi ahal izango duzue zuekin harremanetan, zuzen zuzenean!

Ostiralean ikus-entzuleen selfieak erakutsiko ditugu 'Zuek hor eta gu hemen' saioan. Jon Urbietak #zuekselfie traolarekin bidalitako argazkiak jasoko ditu programan zehar erakusteko, beraz, bidali zurea! Horrez gainera, tertulian Saioa Lopez, Maite Bastos eta Maisha Mc izango ditugu teknologia berriei buruz hitz egiten.

Saioa Nuntzeberry atalarekin hasiko da, Anjel Alkain eta iker Galartzak Gaur Egunean baztertutako albisteak erakutsiko dizkigute.  Egunerokoez gain, albiste bitxiak egongo dira eta dei bereziren bat jasoko dute aurkezleek.

Tertulia Agurne Anasagastik gidatuko du eta mahai borobilen arlo oso ezberdineko hiru pertsonai handi izango ditugu. Alde batetik munduan ondoen bizi den emakumea izango dugu: Saioa Lopez! Bestalde, Goenkaleko Margarita zen Maite Bastos aktorea izango dugu eta hirugarrenik, Maisha Mc etorriko da teknologien eboluzioaz aritzeko.

Jon Urbieta ere izango dugu ikus entzuleekin zuzen-zuzenean harremanetan! Tertuliako gaiari lotuta, zuen laguntza behar dugu oraingoan! Azken generazioko mugikorrek iraultza suposatu dute, eta selfiek indar berezia hartu dute.Bidali zuen selfiea #zuekselfie hashtaga erabiliz.

Gonbidatu berezi moduan Maikrux eta Basilio (Maikruxen neba) izango ditugu! Zerbaitengatik haserre omen daude eta gurera datoz kexa hori zabaltzera!

Astebururako plan ezberdinak proposatzen Saioa Lopez izango dugu.

Hau guztia eta askoz gehiago, 15:45etan hasita, ETB1en! Zuek hor eta gu hemen!