Itxi

Zuek hor

Gaur arratsaldean

Idoia Etxeberria harri-jasotzailea, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan

A.E.

EiTB

Paulinok Soraluzen grabatutako Paulipotea erakutsiko digu eta asteroko erronkari egin beharko dio aurre.

  • Paulino Soraluzeko pintxo-potean

    Paulino Soraluzeko pintxo-potean

Gaur, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan, Idoia Etxeberria harri-jasotzaile oriotarra hartuko dute.

Horrekin batera, ostegunero bezala, Paulino etorriko da Paulipotea atalarekin. Aurreko astean "Plaentxin" (Soraluze) izan zen Paulino, eta herri osoa aztoratu zuen. Dantzan, muxuak banatzen, strip-tease egiten... lotsa guztiak galduta jardun zuen soraluzetarrak aztoratzen. Hori ikusi ondoren, asteroko erronkari egin beharko dio aurre. Aste honetan, gildak egin beharko ditu 90 segundotan.

Bestalde, Agurne Anasagastik gidatzen duen solas mahaian, Mikel Elizegik, Reyes Pradosek eta Axi Muniainek hartuko dute parte. Esketxak, eguneko albisteak eta beste zenbait eduki izango dira, besteak beste, Anjel Alkainekin eta Iker Galarzarekin batera, Asier Hormazak eta Jon Urbietak ere parte hartzen duten saioan.

'Zuek Hor eta Gu Hemen' 15:45ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.