Itxi

Zuek hor

15:45ean, ETB1en

Gose taldea, gaur arratsaldean, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan

A.E.

EiTB

Nagore Osoro, Haritz Gallastegi eta Pedro Mari Bastegieta izango dira solas-mahaian.

Gaur arratsaldean, 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan, Maria Amolategik musikari eskaintzen dion tartean, Gose taldea izango dute gonbidatu. Horrez gain, Nagore Osorok, Haritz Gallastegik eta Pedro Mari Bastegietak parte hartuko dute Agurne Anasagastik gidatzen duen tertulian.

Horiek eta beste eduki batzuk izango dira 'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioan, 15:45ean hasita, Iker Galartzak eta Anjel Alkainek aurkeztuta.