Itxi

Zuek hor

15:45ean

Kepa Acero surflari eta abenturazalea, 'Zuek hor eta gu hemen' saioan

Gainera, asteartero moduan, Iro Landaluze eta bere 'perretxikokeriak' ere ezagutuko ditugu. Ba al dakizue zer den baso mikologiko bat?

  • Kepa Acero

    Kepa Acero

Asteartea asteko egunik gogorrena dela diote, baina 'Zuek hor eta gu hemen' dagoenetik, ez dago egun gogorrik. Asteartea, eta zer dago astearteetan? Iro Landaluze eta bere Perretxikokeriak.

Gainera, Kepa Acero surflari eta abenturazale algortarra izango dugu platoan. Surf txapelketak utzita baditu ere, abenturazale amorratua da, eta munduko gune bitxi zein arriskutsuetan surfeatzen aritzen da. Abentura horien berri ematera etorriko zaigu 'Zuek hor eta gu hemen' saiora.

Agurne Anasagasti ere lagun-talde bikainarekin etorriko da. Astero legez, Iro Landaluze, Mikel Goñi eta Josebe Iturrioz bilduko ditu mahaiaren inguruan eguneko albiste eta gaiei inguruan hitz egiteko.

Aste honetako lehiaketak sari berezi bat izango du: Igeldoko Mar y Mar nekazaritza-turismoko etxean asteburu bat pasatzeko aukera izango duzue. Ba al dakizue zein den fraideek ahapeka kantatzen duten abestia? Bidali erantzuna eta izen-abizena, WhatsApp bidez 605779540 zenbakira, eta ostiralean egingo dugun zozketan parte hartuko duzu.