Zuek hor
Zuek hor eta gu hemen
Tolosako pintxo-potean ikusiko dugu gaur Paulino
Tolosako kaleetan egin zituenak erakutsiko ditu gaur Paulinok 'Zuek hor eta gu hemen saioan'.
Aurreko astean, Tolosan izan zen Paulino pintxo-potea grabatzen, eta han egindakoak erakutsiko ditu gaurko 'Zuek hor eta gu hemen' saioan. Gainera, Paulino zuzenean egongo da platoan, eta aurreko asteko tortilla berezia egingo dute. Alkain, Aitziber, Paulino, Agurne eta Jon Urbieta arrautzak egosiak ala gordinik dauden asmatu nahian ibiliko dira. Aste honetan, egongo ote da konplotik?
Paulipotea zure herrira joatea nahi baduzu, idatz iezaguzu Facebook (www.facebook.com/zuekhor), Twitter (@zuekhor) edo WhatsApp (605779540) bidez, esaguzu zein egunetan egiten duzuen zuen herrian pintxo-potea, eta paulipotea bertara joango da.
Agurne Anasagastirekin tertulia Bastante Interesantia egitera etorriko dira ostegunetan ohiko bihurtu diren Reyes Prados, Mikel Elizegi eta Axi Muniain. Gainera, Muniainek abentura bideo berri bat ekarriko digu. Marokon argiztaturiko taula batekin surfeatu omen zuen?
Eta gogoratu! Azken eguna izango da gure lehiaketan parte hartzeko. Ba al dakizu zein den fraideek ahopean kantatzen duten abestia? Hala bada, bidali mezu bat, WhatsApp bidez, 605779540 telefono-zenbakira, abestiaren izenburua eta zure izen-abizenak jarriz, eta ostiralean tablet zoragarri baten zozketan parte hartuko duzu!