Zuek hor
Gaur
Idoia Etxeberria harri-jasotzailea gurean, marka berriak lortu ostean
Maite Eskarmendik modan dauden emakumeentzako joerak aztertuko ditu.
-
'Zuek Hor eta Gu Hemen' saioa. Agazkia: EiTB
Idoia Etxeberria harri-jasotzailea izango da gonbidatu gaur 'Zuek Hor' saioan. Asteburuan bi errekor berri egiten saiatu da, eta, nola ez, biak lortu ditu. Abenduaren 5ean, Orioko plazan, 3 minutuko txanda bakarrean 112,5 kiloko harri kubikoari ahalik eta jasoaldi gehien ematen ahaleginduko da. Abenduaren 6an, aldiz, Mendaroko plazan, 5 minutuko bi txandatan 100 kiloko harri zilindriko berriari (kopa) ahalik eta jasoaldi gehien ematen ahaleginduko da. Errekor ahalegin horietaz guztietaz hitz egitera etorriko da 'Zuek hor eta gu hemen' saiora.
Maite Eskarmendi modaz hitz egitera etorriko da. Gaurkoan, emakumezkoen joerez arituko da. Zein da moda-modan dagoen emakumezkoen joera? Eskarmendik argituko digu.
Agurne Anasagasti ere lagun-talde bikainarekin etorriko da. Ohi legez, Iro Landaluze, Mikel Goñi eta Edurne Garmendia bilduko ditu mahaiaren inguruan eguneko albiste eta gaiei inguruan hitz egiteko asmoz. La Jaio eta Txomin, segurtasunekoa, ere ez dira urruti ibiliko.
Ba al dakizue zein den fraideek ahopean abesten duten kanta? Lehiaketan parte hartzen baduzu, Orioko Aisia hotelean asteburu zoragarri bat lortzeko aukera izango duzu. Bidali erantzuna WhatsApp bidez (605779540 telefono-zenbakira), Facebook bidez (www.facebook.com/zuekhor) edo Twitter bidez (@zuekhor).