Itxi

Zuek hor

Gaur, 22:30ean

Itziar Ituño aktorea eta Iñigo Segurola paisajista 'Zuek Hor!!' saioan

EITB

Anjel Alkain eta Aitziber Garmendiaren galderak erantzungo dituzte, eta oso une onak pasatuko dituzte gainerako kolaboratzaileekin batera: Paulino, La Jaio, Argiñano eta Berasategi, besteak beste.

  • Itziar Ituño eta Iñigo Segurola Zuek Hor! saioan

    Itziar Ituño eta Iñigo Segurola Zuek Hor! saioan

Itziar Ituño eta Iñigo Segurola elkarrizketatuko dituzte gaur gauean 'Zuek Hor!!' saioan, eta loreak izango dira bi gonbidatuek komunean izango duten elementua. Itziar Ituño Goya sarietara izendatuta izan den Loreak filmeko protagonistetako bat da, eta urte askotan 'Goenkale'ko ertzainburuaren (Nekane) papera egin duen aktorea, oso ezaguna ETBn.

Iñigo Segurola, aldiz, lorategi paisajista da. 'Decogarden' saioan urte asko daramatza loreen inguruko informazioa eta aholkuak ematen. 1994. urtean Lur Paisajistak enpresa sortu zuen, eta Euskal Herriko hiri eta herri askotako lorategi, parke eta berdeguneak sortzen dihardu ordutik.

Saioa Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak gidatuko dute, baina bertan izango dira, nola ez, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni poligonera, Argiñano eta Berasategi sukaldariak, Paulino... Denen artean, saio umoretsua egingo dute. Helburu nagusia, gonbidatuek ondo pasatzeaz gain, euren zereginetan onak direla esatea izango da. Azken finean, saio honen espiritua da miresten dugun jendeari bere lan edo eginkizunetan oso ona dela esatea.

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa. Elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

'Zuek Hor!!' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.