Itxi

Zuek hor

22:30ean

Andoni Aizpuru eta Josu Iztueta, gaurko 'Zuek Hor!!' saioan gonbidatu

EITB

Andoni Aizpuru ETBko eguraldi gizona eta Josu Iztueta bidaiaria euren ibilbide eta bizipenez ariko dira Anjel Alkain eta Aitziber Garmendiarekin.

  • Andoni Aizpuru eta Josu Iztueta, Gorane eta Andoitzekin

    Andoni Aizpuru eta Josu Iztueta, Gorane eta Andoitzekin

Gaur gauean, egunero mapari begira aritzen diren bi gonbidatu izango ditu 'Zuek Hor!!' saioak, baina mapak interpretatzeko modu oso ezberdina duten bi gizonezko: Andoni Aizpuru, ETBko eguraldi gizona, eta Josu Iztueta bidaiaria.

Andoni Aizpuru ETBko eguraldi aurkezlea da. Ikasketaz irakaslea bada ere, urte askotan euskaltegiko irakasle izan ostean, Euskal Telebistan hasi zen eguraldiaren berri ematen. Ordutik, eguraldi kontuez gain, besteak beste, 'Bertatik Bertara' eta 'Bi errepidean' saioak gidatu ditu.

Josu Iztueta bidaiari tolosarra da. 1981. urtean egin zuen bere lehen bidaia 'Nairobitarra' famatuarekin, eta ordutik munduko txoko ugari ezagutu ditu. Autobus bat bizileku mugikor bihurtu, eta bidaia bereziak antolatzen dihardu ordutik.

Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak aurkeztuta, hainbat pertsonaia bereziren partaidetza izango du saioak: Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni poligonera, Ingalaterrako erregina eta haren seme belarriluzea, edota Paulino eta bere Pauli-recorda. Gonbidatuen biografia ezkutuak (fikziozko biografiak) ere ezagutuko dira saioan, eta Lazkao Txiki eta Pernando Amezketarra ere bertan izango dira galderak egiten. Gainera, Paulino errekor berri bat hausten saiatuko da.

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu, zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

'Zuek Hor!!' gaur, 22:30etik aurrera, izango da ikusgai, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea