Zuek hor
22:25ean, ETB1en
Xabier Solano eta Kupelako Anjel Larrañaga, gaur, 'Zuek Hor!!' saioan
A.A.
EiTB
Aitor Gabilondok gidatuko duen saioa musika eta trikitiaren munduan murgilduko da asteazken honetan.
Musika arloan eta bereziki trikitixaren munduan aski ezagunak diren bi gonbidatu hartuko dituzte gaur gauean "Zuek Hor!!" saioan: Xabier Solano Esne Beltza taldeko trikitilari eta abeslaria eta Anjel Larrañaga Kupela taldeko abeslari eta pandero-jotzailea. Sofa laranjan eserita, Aitor Gabilondo aurkezlearen eta programako pertsonaien galderei erantzungo dizkiete.
Xabier Solano trikitilari hernaniarra Etzakit taldearekin egin zen ezagun. Fermin Muguruzarekin eta The Solanos taldean aritu ostean, Esne Beltzarekin dabil 2007az geroztik. Datorren astean bertan, Japoniara joango dira biran, eta sei kontzertu emango dituzte bertan. Anjel Larrañaga Kupela taldeko pandero-jotzailea da. 30 urte baino gehiago kamioi-gidari izan ostean, Epelde eta Larrañaga bikote gisa hasi zen erromeriak alaitzen. Azken urteotan, Kupela taldearekin dabil herriz herri, festaz festa.
Saioari umore puntua emateaz arduratuko dira Berasategi eta Argiñano sukaldariak, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni poligonera, Ingalaterrako erregina eta bere seme belarrihandia eta Torreviejako gizonak. Aste honetan, gainera, Joxe Luisek eta Rikardok konexio berezia egingo dute Torreviejako hoteleko karaoketik.
Ohi denez, Aitzol Barandiaranek Zukutu Band taldearen laguntzaz botako duen bertsoarekin agurtuko dute saioa.
uko dute saioa.