Itxi

Motorra

Abu Dabiko S.N.

Sebastian Vettel, munduko txapelduna

Erredakzioa

Alonsok zazpigarren postuan bukatu du lasterketa eta Red bull taldeko alemaniarra da Bat Formulako munduko txapeldun berria. Mark Webberrek zortzigarren postuan bukatu du Sari Nagusia.

Sebastian Vettel alemaniarrak irabazi du Abu Dabiko Sari Nagusia eta 2010eko Bat Formulako txapelketa. Fernando Alonsok ezin izan du Petrov (Renault) aurreratu eta asturiarrak zazpigarren postuan bukatu du lasterketa. Mark Webberrek (Red Bull) zortzigarren postuan bukatu du Sari Nagusia gidari espainiarraren atzetik. Lewis Hamilton britaniarrak bigarren postuan bukatu du Sari Nagusia, Jenson Button bere taldekidearen aurretik.

Alonsok irteeran hirugarren posizioa galdu egin du Jenson Buttonek irteera bikaina egin duelako eta lasterketan asturiarra Petrov errusiarraren atzean kokatu da. Renault taldeko gidaria sendo egon da zirkuitu osoan eta Alonsok ezin izan du gainditu.

- Abu Dabiko sailkapena:

.1. Sebastian Vettel (GER) RBR-Renault
.2. Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes + 10.162
.3. Jenson Button (GBR) McLaren-Mercedes + 11.047
.4. Nico Rosberg (GER) Mercedes + 30.747
.5. Robert Kubica (POL) Renault + 39.026
.6. Vitaly Petrov (RUS) Renault + 43.520
.7. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 43.797
.8. Mark Webber (AUS) RBR-Renault + 44.243
.9. Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso-Ferrari + 50.201
10. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 50.868
11. Nick Heidfeld (GER) BMW Sauber + 51.551
12. Rubens Barrichello (BRA) Williams-Cosworth + 57.686
13. Adrian Sutil (GER) Force India-Mercedes + 58.325
14. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber-Ferrari + 59.558
15. Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso-Ferrari + 1:03.178
16. Nico Hülkenberg (GER) Williams-Cosworth + 1:04.763
17. Heikki Kovalainen (FIN) Lotus-Cosworth + 1 buelta
18. Lucas di Grassi (BRA) Virgin-Cosworth + 2 buelta
19. Bruno Senna (BRA) HRT-Cosworth + 2 vueltas
20. Christian Klien (AUT) HRT-Cosworth, Ez du bukatu
21. Jarno Trulli (ITA) Lotus-Cosworth, ez du bukatu

--- Ez sailkatuak /buelta
. . Timo Glock (GER) Virgin-Cosworth 44
. . Michael Schumacher (GER) Mercedes 1
. . Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India-Mercedes 1