Itxi

kirolak

Jaialdia

Pilota: San Juan egunez, Barriola-Retegi Bi Eibarren

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Irujok Barañainen, Sopelanan, Arrasaten eta Mungian jokatuko du ostegunetik asteartera bitarte.

San Juan eguna egun handia da eibartarrentzat. Festak eta, beti, pilota jaialdi bikaiana Astelenan. Aurten ere ez da jaialdi makala izango. Partida nagusian, Barriola eta Retegi Bi izango dira nor baino nor Lau t''erdiko San Fermin txapelketan.

Bi nafarrek orain bi urte, Lau t''erdiko partida ofiziala jokatu zuten Eibarren eta Barriola 22 eta 12 izan zen nagusi. Festarik festa ibiliko den bestea Irujo da. Ostegunean hasi eta datorren asteartera bitarte lau partida jokatuko ditu Barañainen, Sopelanan, Arrasaten eta Mungian.