cerrar buscador

ALBISTEAK

Politika

Eusko Jaurlaritza

  • Idoia Mendia

    Idoia Mendia

Idoia Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetara aurkezteko

EiTB Media

Dimisioa datorren asteartean gauzatuko da. PSOEk asteartera atzeratu du Europako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko larunbatean egitekoa zuen bilera.

Politika

Urteurrena

  • Urkullu eta Mari Carmen Agirre eta Crucita, asteon egindako ekitaldi batean

    Urkullu eta Mari Carmen Agirre eta Crucita, asteon egindako ekitaldi batean

Biktimen omenezko ekitaldi andana, Gernikako bonbardaketaren 87. urtemugaren egunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jarduneko lehendakari Iñigo Urkullu eta Memoria Demokratikoaren Espainiako ministro Angel Victor Torres izango dira ekitaldietan. Goizean, George Steer kazetari britainiarra omenduko dute.

2:02

EUSKAL HERRIA-AEB

Familia goierritarren bila dabil ''Ateak Ireki'' egitasmoa, euskal diasporako gazteak etxean hartzeko

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Iazko arrakastaren ondotik, bueltan da "Ateak Ireki" egitasmoa. Euskal jatorriko 35 gazte estatubatuarrek egonaldia egingo dute ekainaren 25etik uztailaren 16ra euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko. Goierriko familiak deitu dituzte egitasmoan parte hartu eta gazte horiei ateak irekitzeko.

2:00

EUSKAL HERRIA - AEB

Jean-Jules Flesher euskal-utahtarra: ''Geratzea erabaki nuen eta 8 hilabete daramatzat euskara ikasten''

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Jean-Jules Flesher gazte estatubatuarra ezagutu dugu. Iaz Zaldibiako familia batean egin zuen 3 asteko egonaldia "Ateak Ireki" egitasmoaren baitan, eta, behin amaituta, Euskal Herrian geratzeko hautua egin zuen. 8 hilabete daramatza euskara ikasten Maizpide (Lazkao) barnetegian, Lazkaon.

EITB TALDEA

EITBren eskutik

  • MAKUSIren aurkezpen ofiziala egin da Kursaalen

    MAKUSIren aurkezpen ofiziala egin da Kursaalen. EITB

MAKUSI jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala

EITB Media

Festa handia egingo da Donostiako Kursaalen, eta gauean eskainiko da ETB1en. Orotariko eduki eskaintza du MAKUSIk: marrazki bizidun eta telesailen 100 izenburu baino gehiago, 5800 atal, 120 pelikula… 1700 ordutik gora ikusgai, doan. www.makusi.eus webgunean dugu eskura unibertso digital berria.

Politika

Sanchezen etenaldia

  • PSOEren militante bat Sanchezen aldeko kartel batekin.

    PSOEren militante bat Sanchezen aldeko kartel batekin. EFE

PSOEren militanteak Sanchezen aldeko manifestazio bat antolatzen ari dira Ferrazen, larunbaterako

Agentziak | EITB Media

Hainbat federazio sozialista autobusak antolatzen ari dira jarraitzaileak Madrilera eramateko.

KIROLAK

Txirrindularitza

Vuelta 2024

  • Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa

    Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren taldea Espainiako Vuelatarko. Argazkia: @LABORALkTeam

Santestebanek eta Ostolazak ez dute Espainiako Vueltan parte hartuko, arnas arazoen ondorioz

EITB Media

Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute parte hartuko 2024ko Vueltan Laboral Kutxa taldearekin, arnas arazoak izan dituztelako. Beraz, Eraso, Oyarbide, Quagliotto, Schweikart, Silvestri, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek osatuko dute Espainiako lasterketarako taldea.

Saskibaloia

Endesa Liga

  • IDK Euskotren ilusioz beteta joango da Valentziara, finalerdiaren bila. Argazkia: IDK Euskotren.

    IDK Euskotren ilusioz beteta joango da Valentziara, finalerdiaren bila. Argazkia: IDK Euskotren.

IDK Euskotrenek puntu batengatik galdu du, 59-60, Gascan, eta finalerdiaren bila joango da Valentziara

EITB MEDIA

Azu Muguruzaren taldeak partida ona egin du, aurkari handi baten kontra; hirugarren laurdenean, 40-28koan, hamabi puntuko aldea ere izan du. Valentzia Basket suspertu egin da, eta, azkenean, abantaila duela hasiko du itzuliko neurketa.

kirolak

- IDK Euskotren-Valentzia Basket

0:38

Azu Muguruza: ''Puntu bat da, beraien kantxara goaz, baina dena dago erabaki gabe''

EITB MEDIA

IDK Euskotreneko entrenatzaileak nabarmendu egin du bere taldeak egindako partida; Valentzia Basket aurkari, Gascan, final laurdenetako play-offeko lehenengo neurketan, 59-60 galdu du. Maria Españaren iritziz, kanporaketa "erabat zabalik dago".

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
26 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (3. etapa)
27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

Baskonia

Euroliga

  • Chris Chiozza, Sergio Rodriguez eta Rudy Fernandez, jokaldi batean. Argazkia: EFE.

    Chris Chiozza, Sergio Rodriguez eta Rudy Fernandez, jokaldi batean. Argazkia: EFE.

Baskoniak bigarren aldiz galdu du Real Madrilen aurka, 101-90, eta Buesan saiatuko da play-offa berdintzen

EITB MEDIA

Dusko Ivanovicen taldea aurreneko partidan baino hobeto ibili da, eta gehiago asmatu du, baina aurkariak ere jokatu du hobeto, eta garaipena eskuratu dute zuriek. Kanporaketa Gasteizera doa orain, eta hirugarren partida asteazkenean jokatuko dute.

1:35

Mendeurrena

Nondik datorkio izena Mendizorrotzari? Santiago de Pablo historialariak, 100 urte betetzen duen zelaiaz

IÑIGO LASA ETA JUAN DE LA VEGA | EITB MEDIA

Larunbatean, hilaren 27an, 100 urte beteko dira Mendizorrotzan historiako lehenengo partida jokatu zutenetik; Santiago de Pablo historialariak EITB Mediarekin hitz egin du, eta zelaiaren gaineko hainbat istorioren eta bitxikeriaren berri eman digu. 

31:18

DOKUMENTALA

''Kindur'' (ardiak), Tryggvi Hlinason eta Rafa Martinez protagonista dituen ACBren istorio bat

Surne Bilbao Basket taldeko Tryggvi Hlinason pibot islandiarrak bere jatorrietara bidaiatuko du Rafa Martinez ACBko mitoarekin batera, Islandiako etxalde urrun batera, non bere familia bizi den.

KULTURA

kultura

- Euskal zinema

Asier Altunak zuzendutako ''Karmele'' film luzea filmatzen hasi dira

EITB MEDIA

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, "Elkarrekin esnateko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte luzatuko dute errodajea, Euskal Herri osoan zehar.

kultura

Saria

  • Alfredo Sanzol. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero

    Alfredo Sanzol. Argazkia: Bárbara Sánchez Palomero

Vianako Printzea Kulturaren Saria, Alfredo Sanzol antzerkigilearentzat

N. V. | EITB Media

Talentu Artistikoaren Sustapena saria, 30 urtetik beherakoei zuzendua, bestalde, Celia Carrasco poetak jasoko du.

Zinema

Maiatzak 14-25

  • ''Tasio''ren kartela

    "Tasio"ren kartela

"Tasio" filma Cannesen emango dute, zaharberrituta

N. V. | EITB Media

Montxo Armendarizen pelikula Cannes Classics atalean proiektatuko dute, estreinatu zenetik berrogei urte bete direnean.

Literatura

Elkarrizketa

  • Jasone Osoro idazlea, ''Arrakasta'' saiakeraren egilea

    Jasone Osoro idazlea, "Arrakasta" saiakeraren egilea

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Natxo Velez | EITB Media

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.

kultura

Gayarren

Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean, besteak beste. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.  

TELEBISTA

Bilatu nahieran-en

telebista

- 21:30ean

0:20

Makusi haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitalaren aurkezpen ekitaldia, ostiral gauean, ETB1en

Abian da Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko edukien plataforma digital berria. Apirilaren 26an, ostiral honetan, aurkezpen ekitaldia izango da 19:00etan, Donostiako Kursaalen, eta ondoren, ETB1en ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera.

IRRATIA

  • Jesus Eguiguren: ''Sanchezek ez du dimititzeko eskubiderik, jendearekin betebeharra du eta eutsi behar dio''

    Jesus Eguiguren: ''Sanchezek ez du dimititzeko eskubiderik, jendearekin betebeharra du eta eutsi behar dio''

    11:49 min
  • “Alde txarrak kudeatu behar dira, baina herrian ekarpena egin dezakezula ikusteak asko asetzen du”

    “Alde txarrak kudeatu behar dira, baina herrian ekarpena egin dezakezula ikusteak asko asetzen du”

    24:03 min
  • Lehen hezkuntzako umeek jolasgaraia adinekoekin pasatzen dute Zestoan, San Juan egoitzako bizilagunekin

    Lehen hezkuntzako umeek jolasgaraia adinekoekin pasatzen dute Zestoan, San Juan egoitzako bizilagunekin

    18:31 min
  • Bulegon, etengabeko aldaketan

    Bulegon, etengabeko aldaketan

    39:13 min
  • Independentzien eguzkiak Aiora Jakaren argibidez

    Independentzien eguzkiak Aiora Jakaren argibidez

    27:04 min
  • Joseba Diez Antxustegi:''Sanchezek orain hartu behar du erabakia. Gehiegi da herrialde bat 5 egunez geratzea''

    Joseba Diez Antxustegi:''Sanchezek orain hartu behar du erabakia. Gehiegi da herrialde bat 5 egunez geratzea''

    15:08 min
  • Sabin Salaberri: ''Aitak biolina jotzen zuen, amak abestu; haiengandik jaso nuen musika zaletasuna, umetan''

    Sabin Salaberri: ''Aitak biolina jotzen zuen, amak abestu; haiengandik jaso nuen musika zaletasuna, umetan''

    18:04 min
  • Ene be, bitartasunaren aurka

    Ene be, bitartasunaren aurka

    20:58 min
  • Miren Agur Meaberen itzulerak

    Miren Agur Meaberen itzulerak

    47:08 min

Faktoria

ALKATE GAZTEAK

  • 24:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

“Alde txarrak kudeatu behar dira, baina herrian ekarpena egin dezakezula ikusteak asko asetzen du”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Herrigintzaz eta gazteek tokian tokiko politikan duten inplikazioaz hitz egiteko 30 urtetik beherako hiru alkate gonbdiatu ditugu Euskadi Irratiko "Faktoria"ra: Gurutze Etxezabal Orexako alkatea; Julen Karrion Muruetakoa eta Unai Irigarai Aurizkoa.