Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gipuzkoako Ganbarak 'turismoaren sektoreari egindako presioa' gaitzetsi du

Ekonomia

eztabaida

Gipuzkoako Ganberak 'turismoaren sektoreari egindako presioa' gaitzetsi du

agentziak | erredakzioa

2017/08/11

Horren arabera, "ereduaren gaineko edozein eztabaida" erakundeei helarazi behar zaie, eta "ez bisitatzen gaituzten pertsonei".

1:30
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak lurralde historikoan "turismoaren sektorearen gainean egiten ari den presioa" gaitzetsi du, Euskadiren "irudi ona kaltetu baino ez baitu egiten", gaineratu du.

Erakunde horren arabera, turismoaren garapena "aukera estrategikoa da" Gipuzkoarentzat zein Euskadirentzat, eta, horren iritzian, "ereduaren gaineko edozein eztabaida" erakundeei helarazi behar zaie, eta "ez bistatzen gaituzten pertsonei".

Gipuzkoako Ganberaren hitzetan, Estatuko beste leku batzuetako egoera "oso bestelakoa da"; hori dela eta, ezin da turismoaren hazkundea "kutsatu". "Jasangarria izan behar da, eta, horrela, garapen ekonomiko zein sozialari ekarpena egin", gaineratu du.

Matute, EAEko Turismoaren Legea aplikatzearen alde

Oskar Matute EH Bilduko diputatuaren iritzian, turismoarekin lotutako fenomeno asko, "lan prekarioa edo etxebizitza turistikoen arautu gabeko merkatua" kasu, Eusko Legebiltzarrak iaz onartutako Turismoaren Legea aplikatuta saihestuko lirateke. Hala, lege hori indarrean jartzea eskatu du.

Turismo ereduaren inguruan sortutako eztabaida eta horren kontura Ernaik deitutako protestak izan ditu hizpide Matutek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horren ildoan, EH Bilduk babestu zuen Turismoaren Legearen "erremintak" erabiltzearen alde egin du diputatu abertzaleak. "Aplikatzen ari ez diren hainbat aukera ditu lege horrek, legez kontrako etxebizitza turistikoei buruzkoak edo hotelen eskaintzaren ingurukoak. Kontua da ez dagoela aplikatzeko borondaterik, beste alde batera begiratzeko asmoa baizik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena