Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Milaka pentsiodunek protesta egin dute Bilbon; 2018ko otsailak 5

Ekonomia

Elkarretaratzea

Milaka pentsiodunek protesta egin dute Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

2018/02/05

Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin dute. Pentsioek % 0,25 bakarrik gora egingo dute 2018an, legez ezarritako gutxieneko gorakada, alegia.

0:49
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko udaletxearen aurrean. Pentsioek % 0,25 bakarrik gora egingo dute 2018an, legez ezarritako gutxieneko gorakada, alegia.

Manifestarietako batek pentsio “duinak” eskatu ditu. “Tenteltzat hartzen ari gaituzte”, salatu du.

“BEZa pixka bat igotzen dizute, nik erosten dudan lekuetan erosiko balute, gauzek duten prezioa ikusiko lukete. Une honetan, ergeltzat hartzea lotsagarria da. Benetan, iraingarria eta lotsagarria da. Pentsioa igo didaten apur hori eurentzat; ezer ere ez igotzea nahiago nuke. Urte pila kotizatzen, batzuk mantentzeko eta lapurtzeko, lotsagarria. Iraingarria”, azpimarratu du.

Elkarretaratze jendetsua 12:00ak aldera hasi eta ordu erdi geroago amaitu da. Azken asteetan, protesta astelehenero errepikatu dute Bilboko udaletxearen aurrean.

an.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena